Gure kuadrillan…

Blog pertsonalak badira, eta pila bat, gero eta gehiago. Gurea, kuadrilako bloga da. Hemen ez duzu topatuko hamaika zuzenketa izandako artikulurik. Ez da ezer zientifikorik aipatuko, eta teknologia berrietan ere oraintxe hasi gara ikasten.

Guk kuadrilako blog hau erabiliko dugu gure artean komunikatzeko, eta zergatik ez, gure kuadrilakoen ingurukoek ere ikusi eta irakurtzeko aukera izan dezaten, besterik ez bada Internet bidez. Zure gustokoa bada ondo, eta bestela ere bai.

Faka faka izenaren gaineko azalpen askorik ez dago eman beharrik. Hori bai, izen horrekin, txirrindularitza taldea ere sortu dugu kuadrilakook. Emango dugu horren berri ere blog honetan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude